First Lego League topaketan parte hartu dute Fleming Herri Eskolako ikasleek

Ataria 2020ko otsailaren 27a

Otsailaren 8an parte hartu zuten ekimen horretan eta lau hilabeteetan egindako lanaren emaitza erakutsi zuten ikasleek.

Aurtengo ikasturtean Fleming Herri Eskolan STEAM proiektuaren aldeko apustua egin dute. Proiektu honek bere gain hartzen ditu zientzia, teknologia, ingeniaritza, artea eta matematiken lanketa. Guzti hau modu dibertigarri batean egiteko First Legorena aukera bikaina iruditu zitzaien  eta eskola komunitate guztiaren inplikazioarekin horretan ari dira buru-belarri.

Ilusioz ekin diote proiektu berri honi eta ilusio horrek bultzatuta ikasturte hasieran First Lego League topaketan parte hartzea erabaki zuten. Denbora tarte honetan, proiektua prestatzen aritu dira talde lana, inklusioa, sormena, konpromisoa eta berrikuntza baloreak bultzatuz. 

Lau hilabete hauetako lanaren emaitza aurkezteko aukera izan zuten joan den otsailaren 8an eta "urduritasuna sumatu zitekeela ukatu ezin badugu ere, egun zoragarria izan zen", esan dute ikastetxetik. Fleming Herri Eskolako ikasleek, hiru taldetan, proiektu "ederrak" aurkezteaz gain, hauek jendaurrean aurkezteko gaitasuna soberan dutela erakutsi zuten.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!