Edukiontzi baten suak kalte arinak eragin ditu aldameneko bi autotan

Ataria 2020ko martxoaren 2a

Ertzaintzak 01:35ak aldera jaso du deia. Villabonan, edukiontzi bat sutan zegoela jakinarazi die. Suhiltzaileek 02:00etarako itzalirik zuten sua. 

Ertzaintzak jakinarazi duenez, edukiontziaren ondoko bi autok kalte arinak izan dituzte, "beroagatik, foku eta gurpiletan". Villabonako udaltzainak jakinarazi dutenez, kaltetuetako batek behintzat salaketa jarri du gaur goizean. Sua nola piztu zen oraindik ez dakitela esan dute Ertzaintzatik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!