Kultur eskaintza berria, izen emateen zain

Ataria 2020ko otsailaren 28a

Zabalik dago udaberriko kultur eskaintza berrian izena emateko epea. Azken urteetan arrakasta izan duten hainbat ikastaro errepikatuko dira: argazkigintza, serigrafia eta hurbileko sukaldaritza.

Oinarrizko argazkigintza, hamabi orduko ikastaroa izango da Egoitz Bengoetxearen eskutik. Apirilaren 21ean hasiko da, eta astearteetan 19:00etatik 21:00etara izango da. Asteazkenetan, ordutegi berean, ordea, hobekuntzarako den argazkigintza ikastaroa eskainiko du. Apirilaren 22tik aurrera hasiko da ikastaroa.

Virginia Ameztoik serigrafia eskainiko du. Hau ere hamabi orduko ikastaroa izango da, eta maiatzaren 5etik 26ra, astearteetan, 18:30etik 21:30era izango da. Hurbileko sukaldaritza Javi Riveroren eskutik etorriko da. Hiru orduko ikastaroa apirilaren 27an izango da, Behar Zana elkartean, 19:00etan hasita. Azkenik, Sendabelarrak eta etxeko botikin naturala 26 orduko ikastaroa izango da. Izaskun Gurrutxaga izango da irakaslea, eta martxoaren 10etik ekainaren 16ra luzatuko da. Astearteetan, 10:00etatik 12:00etara izango dira saioak.

Udaletik azpimarratu dute ikastaro hauetako irakasle gehienak herrikoak direla, horrek dakarren gertutasunarekin. Izena emateko epea martxoaren 6ra bitarte egongo da zabalik, udaleko Zuretzat bulegoan. Edozein zalantzetarako 943 69 21 00 telefono zenbakira deitu daiteke, edo mezua idatzi, zuretzat@villabona.eus-era.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!