Euskal prentsari atentatua

Erabiltzailearen aurpegia Amaia Agirre 2020ko otsailaren 28a

Doinua: Izarren hautsa.

Nahiz ta hamairu izan, hogeita

hamar izan zitezkeen

otsailaren hogeian zenbat

injustizia erreten

dena zen ETA ta ETAkide

ez askatasun, ez eskubide

dena lapurtu zieten.

Euskal prentsari atentatua...

Hitza ezin omen zen ken,

torturapeko lerroburuak

horma artetik irteten

ta hamazazpi urte ta gero

Egunkaria zein Egunero

segi Berrian sinesten

katea ez baita eten.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!