Bixente Ameztoiren obra ikusgai izango da Bilboko Arte Ederren Museoan

Ataria 2020ko otsailaren 11

Otsailaren 12tik ekainaren 7ra arte, artistaren 52 obra ikusi ahal izango dira Bilbon.

Bixente Ameztoiren (Donostia, 1946 - Villabona, 2001) atzera begirakoa Madrileko Arte Ederren zirkuluan izan da ikusgai urtarrila arte eta orain Bilboko Arte Ederren Museoan izango da.

2012an izan zen Ameztoiren obrak Villabonan ikusi eta gozatzeko aukera. Amasa-Villabonako Udalak antolatutako Etxe-Ondotik erakusketa oparoak arte aditu, komunikabide eta herritar askoren arreta lortu zuen. Donostiako Koldo Mitxelenan ere erakutsi zuten 2012ko martxoan.

Arte Ederren Museoko 32. gelan jarri dute erakusketa eta, ikusgai egongo da ekainaren 7ra arte.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!