Gaurko eta atzoko zamalariak

Erabiltzailearen aurpegia Arantxa Sorondo 2020ko ots. 9a, 19:58

Gaur egun, munduko errepide askotan, kamioi handi eta astunak ikus daitezke eten gabeko joan-etorrian. Beraiek dira, hegazkin, itsasontzi eta trenekin batera, kontsumorako tona eta tona gai ezberdin, munduko punta batetik bestera garraiatzen dituztenak. Egungo zamalariak dira.

Mota askotako zamalariak izan dira munduan zehar, eta badira oraindik ere. Asto eta gurdiaz at gure baserritarrak eta arrantzaleak emakumeak gehienak buru gainean nahiz bizkarrean edo aldakan zamak garraiatuz, lan gogorrak egin zituzten 0 Km eremuan.

Beste lurraldeetan ere izan dira eta badira zamalariak. Herrialde askotan eta eremu desberdinetan ikus daitezke. Gaur egun polizien bortizkeria jasatzen dituzten zamalariakemakume asko tartean ere badira: Marokotik Melillara joan-etorrian dabiltzan zamalarien lan gogorrari, aipaturiko polizien bortizkeria erantsi behar zaio.

Gurean, lanean, indarrean eta erresistentzian oinarritutako Herri Kiroletan edota apustuetan ikus daiteke garai bateko zamalarien arrastoa. Ezagunak dira kontrabandisten oroimenez antolatzen diren lasterketak eta zama garraiatuz eginiko joko eta apustuak.


Lana lan, kirola kirol eta kontsumoa kontsumo, ezinbestekoa ote dugu hainbeste gaien garraioa eta kontsumitzeko beharra?

Industria interes handiegiak sortu dira gai honen inguruan. Serio demonio hartzeko gaia dugu hau. Hasita gaude gure txikian ere, gaurkora egokituta 0 Km-ko planteamenduekin; besteak beste,garraioak sortzen duen kutsadura ikaragarria gutxitzeko, elikadura orekatuagoa eta osasungarriagoa lortzeko eta lekuan lekuko ekonomia, nekazaritza, abeltzaintza, arrantza eta gastronomia ere indartzeko. Badugu zeregina.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!