Gizonezko bat atxilotu dute Villabonako udaletxean lo zegoela

Ataria 2020ko otsailaren 6a

Ertzaintzak gizonezko bat atxilotu du bart, Villabonako udaletxe barrura  sartu eta gero. Ertzainek aulki batean lo aurkitu dute.

Segurtasun sailak esan duenez Ertzaintzak 30 urteko gizonezko bat atxilotu du bart Villabonako udaletxe barruan. Eraikineko ate nagusian kalteak zeudela esan dute eta barrura sartzerakoan aulki batean lo aurkitu dutela. Antza alkoholaren eraginpean zegoen.

Argitu dute ertzainak udaletxera joan direla bertako alarmak jo duelako eta bertaratzerakoan ate nagusian kalteak ikusi dituztela. Gaineratu dute gizonezko bera ordu batzuk lehenago ere identifikatu dutela herriko etxebizitza bateko atariko atea kolpatu duelako. Gizonezkoa Hernaniko Ertzain Etxera eraman dute atxilotuta.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!