Arantzan hasi eta bukatuko den irteera egingo du Aizkardik

Ataria 2020ko otsailaren 3a

Irteera zirkularra izango da eta igandean egingo dute, otsailaren 9an. Izen emateak ostegun arte egin daitezke, 649 71  71 82 telefonoan edo Aizkardiren lokalean bertan.

Arantzatik martxa zirkularra egingo dute. Bertatik abiatuta, aurrena Ekaitza (1.046m) eta gero Mendaurko ( 1.132m) gailurrak igo ondoren, berriro abiatutako tokia itzuliko dira.

Irteera honen iraupena sei bat ordukoa da eta luzera 19 kilometrotakoa. Irteera, 07:30ean egingo dute Olaederra kiroldegitik.
 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!