Fleming herri eskolak eskerrak eman ditu

Ataria 2020ko urtarrilaren 24a

Fleming Herri Eskolak azoka pedagogikoa egin zuen aurreko larunbatean, 50. urteurrenaren harira eta parte hartzaile guztiei esker ona adierazi die.

Eskolako egunerokoa herrira zabaldu nahi izan zuten sei guneren bitartez: robotika, HHko giroak, matematika manipulatiboa, xakea, hizkuntza eta guraso elkartea. Ekotaloko lagunek jarritako postuan taloak egiteko aukera ere izan zuten bertara gerturatutako haurrek.

"Oso gustura gaude azoka honek emandako emaitzarekin", aipatu dute herri eskolako arduradunek. "Fleming-go komunitateak lan handia egin du egun hau antolatzen eta ikasleak ere, bikain aritu ziren". Azkenik, herritarrek emandako erantzuna azpimarratu nahi izan dute: "mila esker bertaratu zineten guztiei, larunbatekoa ikusirik esan dezakegu aurrerantzean, berriro ere elkartuko garela".

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!