Behar Zana elkarteko bi pilotari, Gipuzkoako trinketeko finaletan

Ataria 2020ko urtarrilaren 17a

Eñaut Aranburu eta Andoni Olasagasti.

Igandean jokatuko dira partidak, Irurako Ametsa trinketean, 11:00etan hasita, eta Eñaut Aranburu eta Andoni Olasagasti izango dira parte hartuko duten Behar Zanako pilotariak. Eskuz banaka jokatuko dute.

Lehen partidan, kadete mailan, Eñaut Aranburuk jokatuko du Hernaniko Arluziagaren aurka. Ondoren, jubenil mailan, Andoni Olasagastik izango du txapela irabazteko aukera Oiarpeko Aranburu pilotariaren aurka. Aipatu beharrekoa da Olasagastik jokatuko duen bigarren finala dela jarraian, buruz buruko Gipuzkoakoa 22-21 galdu eta gero. Aipatu beharrekoa da ere, Oier Aranburuk, Eñauten bizkiak, 30-29 galdu zuela trinketeko finalerdia. Hau da, tanto bakarrarengatik bi anaiek finala ez dute elkarren aurka jokatuko.
 
Bestetik, datorren astean hasiko dute nagusi mailakoek Gipuzkoako trinketeko txapelketa lehen mailan. 6 taldeetatik, 3 Behar Zanako taldeak dira. Bertan jokatuko duten pilotariak Maiz, Erreka, Urbieta, Urbieta II.a, Lizaso, Otaño eta Guruzealde izango dira. Trinketekoarekin batera, Lizasok eta Jon Urbietak Euskal Herriko liga jokatuko dute lehen mailan. 
 
Horrez gain, hasia da Gipuzkoako errendimendu txapelketa binaka, eta alebin eta infantil mailan Behar Zanako 6 talde ari dira lehian.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!