Lapurdiko mendietara joateko irteera antolatu du Aizkardik

Ataria 2020ko urtarrilaren 13a

Igandean, urtarrilak 19, 23 kilometroko luzera duen irteera egingo du Aizkardik, Ainhoatik (Lapurdi)  abiatuta. 

Irteera zirkularra izango da eta Errebi (583 metro), Mondarrai (749 metro) eta Gorospileko (692 metro) gailurrak egin ondoren, Ainhoan bukatuko dute irteera.

Irteera honen iraupena sei ordu ingurukoa da eta luzera 23 kilometrotakoa. Izena emateko, telefono honetara deitu behar da: 649 71 71 82,  20:00etatik 22:00etara, edo bestela, Aizkardi aretora jo daiteke,ostegunean ordutegi berdinean.

Igandean, 07:30ean abiatuko dira mendizaleak Olaederra kiroldegitik.
 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!