2020/01/19 07:30
Aizkardi mendi elkarteak mendi irteera antolatu du Lapurdi aldera. Irteera zirkularra izango da eta Ainhoatik abiatuta, Errebi (583m), Mondarrai (749m) eta Gorospileko (692m) gailurrak egin ondoren, Ainhoan bukatuko dute irteera. Irteera honen iraupena sei ordu ingurukoa da eta 23 kilometrokoa da.
Izena emateko, telefono deitu 649717182ra (20:00-22:,00 artean), edo Aizkardi aretoan
ostegunean ordutegi berdinean urtarrilaren 16a baino lehen.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?