2020/01/26 17:00

Haur antzerkia: 'Azken balea'

Haur antzerkia: 'Azken balea'
Gurea antzokia, Amasa-Villabona

Azken Balea. Tomaxaren abenturak.

Joxerra Fachado eta Oihana Maritorena aktoreekin.

Sarrera: 4 euro.

Muxi eta Tomax hondartzara joan dira. Tomax jolasten ari den bitartean Muxik egunkarian azken euskal balea geratzen dela irakurriko du. Kostata baina Muxik Tomax konbentzituko du azken bale hori lagundu beharko dutela. Aitonaren baporea hartu eta Kanadara joango dira. Han plastiko eta kutsadurarengatik arriskuan dagoen azken balea salbatzen ahaleginduko dira. Umorea, magia, kantak eta jolasak zipriztindutako lana.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!