Aizkardikoek urtea mendira igoz hasi dute

Ataria 2020ko urtarrilaren 3a

Amasa-Villabonako Aizkardi mendi taldekoek urteroko ohiturari eusten diote, eta urteko lehen eguna mendira igotzeko baliatu dute.

Urteko azken egunean eta urteko lehen egunean, Euskal Herriko mendi kasko ugari betetzen dira jendez, eta Aizkardikoek urteko lehen egunerako Loatzo mendia aukeratzen dute.

Bezperako afariko betekadak eta ajeak albo batera utzi, eta Loatzon eman zioten ongi etorria 2020 urteari.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!