Bideoklip berria argitaratu du Bihozkada taldeak

Ataria 2019ko abenduaren 27a

Zure aurrean abestiaren bideoklip berria argitaratu du Bihozkada taldeak; Villabonako Gurea antzokian egindako zuzeneko kontzertuaren irudiekin osatu dute lana.

Villabonako Gurea antzokian eskaini zuen Zure aurrean diskoaren lehen zuzenekoa Bihozkada taldeak, abenduaren 13an. Orexan eta Tolosan eskainik¡tako kontzertu akustikoen ondoren, lehen zuzenekoa izan zen. Kontzertu horretako irudiak bilduta, Zure aurrean abestiaren lehen bideoklipa argitaratu berri du taldeak.  Baliabide murritzekin egindako lana izan dela esan dute, baina "batez ere, ilusioz egina".

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!