Erika Amundarain, lehenengo postuan Kontxapuzoian

Ataria 2019ko abenduaren 26a

Billabonatarra sailkapen orokorrean hirugarren helmugaratu da eta lehenengoa izan da emakumezkoetan.

Fortuna kirol taldeak antolatzen duen kirol egitasmo solidarioa da Gabon Kontxapuzoia. Aurten XIII. edizioa izan da eta jasotako dirua Atece-Gipuzkoa irabazi asmorik gabeko elkartearentzat izan da, hau da Hartutako Kalte Zerebralak dituzten pertsonen eta haien senitartekoen bizi kalitatea hobetzeko sortutakoa.

Probaren ibilbidea Kontxako badian igeri egin beharreko 400 metroko ibilbidea izan da. 200 parte hartzaile inguru izan ziren atzo, abenduaren 25ean, Kontxako hondartzako uretan sartu zirenak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!