Finalerdiak jokoan Antton Pebet txapelketan

Ataria 2019ko abenduaren 20a

Behar Zana Pilota Elkarteak antolatzen duen Antton Pebet Oroimenezkoaren Pilota Txapelketan finalerdietara iritsi dira. Gaur jokatuko da lehenengo finalerdia, 19:00etan, Bearzana frontoian.

Lehenengo finalerdi horretan Eneko Maiz billabonatarrak (Eneko Labakaren ordez) eta Arbizuk osatutako bikoteak Santxo eta Elizegi asteasuarraren aurka jokatuko du. Final-laurdenetan Eneko Labakak eta Arbizuk 22-4 irabazi zioten Ugalde eta Balerdiri. Bere aldetik, Santxo eta Elizegi bikoteak 22-21 irabazi zioten Arrieta eta Irazustabarrenari.  

Bihar goizean jokatuko da bigarren finalerdia, leku berean, 11:00etan hasiko den jaialdian. Lehen partidan, Jon Urbieta Behar Zanako pilotariak Gipuzkoako finalaurrekoa jokatuko du buruz buru. Bigarren partidan, Exposito-Lizeaga eta Espinal-Alduntzin izango dira Antton Pebet Oroimenezkoaren finalerako txartela lortzeko lehian. Final-laurdenetan Egiguren-Telletxeak 22-11 galdu zuten Espinal eta Alduntzinen aurka. Bere aldetik, Exposito eta Lizeaga 22-18 gailendu zitzaien Murua eta Elizegiri.

Aurtengo Antton Pebet Oroimenezko txapelketaren finala abenduaren 28an jokatuko da.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!