Bi bikote sailkatuta finalerdietarako

Ataria 2019ko abenduaren 14a

Partida gogor eta borrokatuak jokatu dituzte gaur VIII. Antton Pebet Oroimenezko Pilota Txapelketaren final-laurdenetan. Santxo-Elizegi eta Exposito-Lizeaga dira finalerdietara pasa direnak.

Santxo eta Elizegi bikoteak 22-21 irabazi diote Arrieta eta Irazustabarrenari. Oso markagailu estua izan dute ere bigarren partidan (bertako irudiak daude ikusgai argazki galerian), Exposito eta Lizeaga 22-18 gailendu baitira Murua eta Elizegiri.
 
Bihar izango da final-laurdenen bigarren jardunaldia. 11:00etan hasiko da jaialdia, Bearzana pilotalekuan. Lehen partidan Espinal-Alduntzin vs. I. Egiguren-Telletxea, eta bigarrengoan E. Labaka-Arbizu vs. Ugalde-Balerdi.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!