Final-zortzirenak jokatu dira Pebet Oroimenezkoan

Ataria 2019ko abenduaren 10a

VIII. Antton Pebet Oroimenezkoaren lehen partidak jokatu dira Villabonako Bearzana pilotalekuan. Final-zortzirenak zeuden jokoan norgehiagoka horietan, eta lau bikotek egin dute aurrera. Beste lau bikote daude zain final-laurdenak jokatzeko asteburu honetan.

Ostegunean jokatutako partidetan, lehenengoan Arrieta-Irazustabarrena bikoteak 22-14 irabazi zioten Gelis-Arangureni. Bigarren partidan, irabazleak E. Labaka-Arbizu izan ziren, 22-18 gailendu baitziren Azketa-Urruzolari.

Ostiralean jokatutako partidetan, I. Egiguren-Telletxeak 22-11 irabazi zieten Lizaso-Arrizabalagari, jaialdiko lehen partidan. Bigarren partidan, Murua-A. Elizegik 22-14 irabazi zieten Urbieta anaiei.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!