Euskararen Eguna 2019

Villabonako ikastetxeek elkarrekin ospatu dute Euskararen Eguna

Ataria 2019ko abenduaren 3a

Galtzaundik antolatutako #hitzolariak ekimena izan da Fleming, Zubimusu eta Erniobeako ikasleak elkartu dituena goizean Malkar plazan. Banaka-banaka, udal ordezkariek prestatu duten sarean jarri dituzte hitzak. 

Hitzolarien hiztegiari euren ekarpena egin diote Villabonan goizean. Ondoren, ikasleek, Euskaraz bizi nahi dut kantatu dute elkarrekin. Arratsalderako beste deialdi bat dago Villabonan. Malkar plazan, 18:30ean, musika, bertsoak, abesbatza, pintxoak eta abar egongo dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!