Iraitz Arrospidek Tokioko Joko Olinpikoetarako gutxieneko marka lortu du

Ataria 2019ko abenduaren 1a

Billabonatarrak, 2020an Tokion (Japonia) jokatuko diren Joko Olinpikoetarako gutxieneko marka ezartzea lortu du, Valentziako Maratoian, 2:10:59ko denborarekin (2:11:30 da gutxienekoa). Bere aurreko marka, 2 minutu eta 23 segundotan hobetu du.

Ondorioz, Tokion jokatuko den maratoian, Espainiako Selekzioarekin aritzeko hautagaietako bat izan beharko luke Arrospidek. Hala ere, oso zaila izango da Tokion izatea. Zazpi hautagai daude hiru postutarako.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!