Urrunketa politikarekin amaitzeko eskatuko du Sarek

Ataria 2019ko azaroaren 29a

Villabonako Malkar plazan 20:00etan egingo da elkarretaratzea: "Ostiralero izan daiteke #BlackFriday presoen senide eta lagunentzako", esan du Sare Herritarrak.

Dispertsio politikak utzitako datuak eman dituzte elkarretaratzeko deialdia zabaltzerakoan. 16 hildako izan dira, 346 istripu eta 941 senide eta lagun kaltetu dira. Aurten, 2019an, 9 istripu izan dira, eta horietako 2, aurreko asteburuan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!