Laugarren mailako Fleming-eko ikasleak Atarian

Ataria 2019ko azaroaren 29a

Ikastetxean Tolosaldeko liburuxka landu ondoren, Ataria-ra etorri dira Larraul, Zizurkil, Irura, Amasa eta Villabonako ikasleak.

26 ikasle eta hiru irakaslek Tolosaldeko Ataria-ren erredakzioa ezagutu dute. Ataria.eus-en funtzionamendua ikusi dute, albiste bat sarera igoaz; irratian ere azaldu dute ikastetxean egindako kazetari lana.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!