Sua Villabonako etxebizitza batean

Ataria 2019ko azaroaren 21a

Kea arnasteagatik bi pertsona eraman dituzte Asuncion Klinikara. Suhiltzaileak joan direnerako sua itzalia zuten bizilagunek. 

Gaur goizean, Villabonako Kale Nagusiko 15 etxebizitzan, lehen solairuan, sua piztu da sukaldean. Tolosako suhiltzaileek jakitera eraman dutenez, sukaldeko bitrozeramikaren kablea izan da suaren sortzailea. Suhiltzaileak iritsi direnerako sua itzalirik zegoen. Bi pertsona kea arnasteagatik Asuncion Klinikara eraman dituzte. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!