Espabilatzeko

Erabiltzailearen aurpegia Beñat Iguaran 2019ko azaroaren 15a

Doinua: Hil da Canovas, fuera Canovas.

Hauteskundeak pasa berritan

garaia da aztertzeko.

Nahiz politikan gauza gehienak

zailak izan ulertzeko

Abascal eta Casadorekin

gabiltz beldurtu antzeko.

Akaso hobe aukera eman

nahi eran gobernatzeko.

Honek balio lezakeelako

denok espabilatzeko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!