Amasako jaiak 2019

Gazteek saltsa jarri dute San Martin Egunean Amasan

Ataria 2019ko azaroaren 11

Mezetatik buelta egin ondoren frontoian elkartu dira amasarrak. Elizatik pasa gabe ere jendea zain zegoen. Bertsolariak, trikitilariak eta herri kirolak izan dituzten bertan. 

Olarte eta Larrañagak eman diote hasiera eguerdiko ekitaldiari Amasan, San Martin Egunean. Larrañaga, ondoren, panderoa utzi eta bertsotan hasi da, Loidisaletxe ondoan zuela. Amasako gazteak prest ziren herri kiroletarako. Harri jasotzaileak eta aizkolariak espero zituenik bazen, baina duintasunez aritu dira gazteak eta saltsa polita jarri dute trontzan eta txinga eroaten. Harmailetan, azkenerako jende ugari elkartu da. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!