Amasako jaiak 2019

Sasoiko hasi dute eguna amasarrek

Ataria 2019ko azaroaren 7a

Atzo iluntzean lehertu zen suziria Amasan, eta Martina sorginaren jaitsierarekin batera hasiera eman zieten San Martin jaiei; gaur, goizean goiz hasi dute eguna 50 lagun inguruk.

Goizean goiz puska biltzeko esnatu dira 50 amasar inguru. Amasa kafetegian elkartu dira 06:00etan, eta  gosaria egin ostean, trikitilarien laguntzaz etxez etxe eta baserriz baserri ibili dira puska biltzen. Bi taldetan banatu dira; batzuk, herriko goiko partean ibili dira, eta behekoan besteak. Etxafuegorik ere ez da falta izan.

Ohiturei jarraituz, goizeko bueltaren ondoren, Uxo-Toki elkartean elkartuko dira bazkaltzeko eta 17:00etan soka dantza eta aurreskua eskainiko dituzte plazan. Ondoren, erromeria izango da trikitilariekin. Gauean ere jarraituko du festak: afaria egingo dute Iturri-Goxo jatetxean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!