Amasako jaiak asteazkenean hasiko dira

Ataria

Sei eguneko egitaraua osatu dute amasarrek. Aurrez, joan den larunbatean, mondeju afaria ospatu zuten Uxo Toki elkartean. 

Egitaraua

AZAROAK 6, ASTEAZKENA

18:00. Nesken arteko Binakako Pala Txapelketako finala. Ondoren eskuz banakako pilota txapelketa herrikoiaren finala.

19:30. Txupinazoa eta Martina Sorginaren jaitsiera Loatzo musika eskolako Jeronimo dultzaina taldeak alaiturik.

AZAROAK 7, OSTEGUNA

06:00. Gazteen gosaria Amasa kafetegian, trikitilariek alaiturik.

14:30. Gazteen bazkaria Uxo-Toki elkartean.

17:00. Soka dantza eta aurreskua plazan. Ondoren, trikitilarien erromeria.

21:00. Gazteen afaria Iturri-Goxo jatetxean.

AZAROAK 8, OSTIRALA

17:00-19:00. Puzgarriak pilotalekuan. Ondoren, txokolate beroa.

20:00. Amasako XXVIII. Bakailao lehiaketa Iturri-Goxo jatetxean.

23:30. Triki-poteoa Debalde eta Txaskok alaiturik

AZAROAK 9, LARUNBATA

12:00. Poni eta txahalak, Leizarranen eskutik

17:30. I. Eskualdeko Sagardo Probaketa pilotalekuan.

23:30. Dantzaldia Iratzar taldearen eskutik.

AZAROAK 10, IGANDEA

18:00. Amasako gazteen eta Uxo-Toki elkartearen arteko herri-kirolak pilotalekuan.

AZAROAK 11, ASTELEHENA

10:30. Meza Nagusia.

11:30. Herri-kirolak, bertsolariek eta trikitilariek alaiturik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!