Azaroaren 17an egingo du Aizkardik argazki rally-a

Ataria 2019ko urriaren 29a

2016ko edizioan aurkeztutako argazkietako bat

Aizkardi mendi elkarteak 9 kilometroko luzera duen eta 4 ordutan egin beharko den mendi ibilbidean zehar atera beharko dira argazkiak. Aizkardiko aretotik abiatuko dira, azaroaren 17an, 09:00etan.

Izen ematea doakoa izango da eta egunean bertan egin beharko da irteera puntuan. Argazki onenaren saria eramaten duenak 150 euro eramango ditu, 100 euro bigarrenak eta 75 euro hirugarrenak. Haurren kategorian, 12 urtetik beherakoek ateratako bi argazki onenen egileentzat mendi-materiala oparituko dute. Publikoak hautaturiko argazki onenari sari bat emango zaio, eta bi lagunentzako afaria izango da opari Iturrigoxo jatetxean.

Aurkeztutako argazki guztiak azaroaren 25etik 29ra Gurea zinema aretoko sarreran erakutsiko dira, Aizkardik antolatutako XXXVI. Mendi Astearen barruan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!