Eneko Maizek zilarrezko domina lortu du

Ataria 2019ko urriaren 26a

Argazkia: @Fepelota

Eskuz banakako finala galdu du billabonatarrak Frantziako ordezkariaren aurka.

Trinketeko Munduko Kopako multzoko ligaxkan Kubako, Txileko eta Estatu Batuetako ordezkariei joko guztiak irabazi ondoren, eta alde handia atereaz markagailuan, finalerdian Mexikoko aurkaria garaitu zuen Maizek.

Paben jokatutako finalean, berriz, ezin izan du Frantziako ordezkariaren aurka irabazi eta zilarrarekin konformatu behar izan du eskualdeko pilotariak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!