Kolore guztiak batu dira Amasa-Villabonan

Ataria 2019ko urriaren 25a

Fleming Herri Eskolak urtero bezala aniztasun festa antolatu du eta horrekin batera, eskolaren 50. urteurreneko logoa aurkeztu du.

Arroako egoitzan, 16:00etan egin dute aurkezpen ekitaldia eta ondoren Nigeriako dantzak eta jatorriz Nikaraguakoak diren gurasoen hitzaldia izan dira. Zarakatun batukada feministak alaituta, ondoren, Errebote plazaraino kalejira abiatu da.

Kulturanitzak gara lelopean egin dute kalejira eta era guztietako aldarriak entzun dira bidean. Segidan, haurrentzako jolasak, tailerrak eta tea dastatzeko aukera izan da, Kolore Guztiak elkartearen eskutik. Txokolatadarekin amaitu dute ekitaldia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!