Eneko Maiz, Munduko Kopako finalera

Ataria 2019ko urriaren 25a

Mexikoko ordezkariari hiru jokotan irabazi ondoren, bihar goizean jokatuko du Maizek eskuz banakako finala Frantziako ordezkariaren aurka.

Orain arte Trinketeko Munduko Kopan jokatutako partidekin zerikusirik ez du izan atzo arratsaldean Eneko Maiz billabonatarrak jokatutakoak. Multzoko ligaxkan Kubako, Txileko eta Estatu Batuetako ordezkariei joko guztiak irabazi ondoren, eta alde handia atereaz markagailuan, finalerdia beste kontu bat izan zen. Lehen jokoa 15-6 irabazi zuen, baina bigarrena 12-15 galdu, eta hirugarrengoan 10-4 gailendu zen billabonatarra.

Orain finalean Frantziako ordezkaria izango du aurkari. Bihar, larunbata, jokatuko da finala, 11:30ean, Pauko Trinketean. Iazko urrian Bartzelonan jokatutako Munduko Txapelketaren finala errepikatuko da, beraz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!