Euskarari lotuta diru laguntzak eskatzeko epea, zabalik

Ataria 2019ko urriaren 23a

Udalak euskara ardatz dituzten diru laguntzak eskatzeko epea zabaldu du. Laguntzak urriaren 31 bitarte eskatu daitezke euskaltegietako ikastaroren bat egiteagatik, saltokietako errotuluak euskaraz jartzeagatik edota webguneak euskaraz egiteagatik. Informazio gehiagorako Zuretzat Herritarren Arreta Zerbitzura edo Euskara Zerbitzura jo behar da 943 69 21 00 zenbakira (3329 luzapena) edo euskara@villabona.eus helbidera idatzita.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!