Gurea antzokian urriaren 27an eskaintzekoak ziren Roman eta Julietaantzezlana azaroaren 17ra atzeratu dute, Villabonako Udalaren erantzukizuna ez den arazo batengatik, jakinarazi dutenez. Aldez aurreko sarreren dirua erositako tokian bertan itzuliko dute, sarrerak aurkeztuta. Anartz Zuazuak zuzendu du lana eta Jose Ramon Soroiz, Tanya de la Cruz, Ainhoa Aierbe, Asier Sota eta Alazne Etxeberria dira antzezleak.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?