Pebeten heriotzaren 10. urteurreneko txapelketa

Ataria 2019ko urriaren 23a

Behar Zana Pilota Elkarteak antolatzen duen txapelketa abenduan jokatzen da. Bikoteak zeintzuk izango diren argitu dute.

Gainean da beste urte betez Behar Zanako pilotari zenaren, Antton Pebeten, omenez antolatzen duten eskuz binakako txapelketa, nagusien mailakoa.  
 
Aurtengoan ere Euskal Herriko afizionatu mailako pilotari onenek jokatuko dute eta lehia abenduaren 5ean hasiko da eta abenduaren 28an jokatuko da final handia.
 
10 urte bete ziren abuztuan Antton Pebet hil zenetik eta bere omenez antolatzen den txapelketaren 1. ediziotik. 2 urtetan txapelketa ezin izan zen antolatu eta ondorioz aurtengoa izango da 8. ekitaldia.
 
Villabonako Santio txapelketan irabazi zuten Gelis - Aranguren bikoteak zuzeneko plaza lortu zuen eta beste pilotariak beren maila bikainagatik hautatuak izan dira.
 
Horietaz gain, Behar Zana taldeko 3 pilotarik parte hartuko dute aurtengoan. Batetik Urbieta anaiek, Xabi eta Jonek elkarrekin jokatuko dute, eta bestetik, Antton Pebet zenaren pilota bikote zen Lizasok ere jokatuko du, heriotzaren 10. urteurrenean.
 

Egutegia hauxe izango da:

 
Final Zortzirenak:
 
- Abenduak 5, osteguna, 19:00etan
 
- Abenduak 6, ostirala, 11:00etan
 
Final Laurdenak:
 
- Abenduak 14, larunbata, 11:00etan
- Abenduak 15, igandea, 11:00etan
 
Final erdiak:
 
-Abenduak 20, ostirala, 19:00etan
 
Finala:
 
Abenduak 28, larunbata, 17:00etan
 

Pilotariak eta partidak:

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!