Ane Urruzola laugarren, dantza suelto txapelketan

Ataria 2019ko urriaren 21a

43. Euskal Herriko Dantza Suelto Txapelketa jokatu zen larunbatean Seguran. Saioa Galarraga eta Julen Murgiondo bergararrak izan ziren txapeldunak.

Eskualdeko ordezkari bakarrak parte hartu zuen Euskal Herriko Dantza Suelto Txapelketan. Ane Urruzola billabonatarrak Iker Sanzekin osatu zuen bikotea. Laugarren amaitu zuten, 68 punturekin. Txapeldunek 72,5ekin irabazi zuten txapelketa horren 43. edizioa. Bigarren postuan Larraitz Larrañaga eta Amets Amubieta azpeitiarrak geratu ziren, Laura Bastida eta Ekian Uzkudunen aurretik. Hauek ere azpeitiarrak. Guztira 14 bikotek hartu zuten parte txapelketan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!