Hiru asteko martxa

Erabiltzailearen aurpegia Oihana Iguaran Barandiaran 2019ko urriaren 18a

Doinua: Kantuz sortu naiz eta.

Pentsiodun ugari

jarri dira ketan:

hiru asteko martxa

Madrilgo mapetan

arrakalak zabaldu

asmotan kateetan

oinutsik jarri dira

babak hankapetan

goi-karguei eskatuz

kongresu atetan

behingoz jar daitezela

euren zapatetan

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!