Ander Lizarralde izkingilea Espainiako txapeldun geratu da

Ataria 2019ko urriaren 14a

Ander Lizarralde billabonatarra ezkerrean.

XXXVIII. Campeonato Nacional de Recortadores con Anillas txapelketa jokatu zen igandean Zaragozan, Espainian. Lehen aldiz, 38 edizio horietan, euskaldunak izan dira garaile. 

Ander Lizarralde billabonatarra eta Joanes Balenziaga azkoitiarra Espainiako txapeldun geratu ziren igandean. Izkingile euskaldunek finalean hiru uztai zintzilikatu zizkioten zezenari adarrean, 7 errekorte eginaz.  Aurreko kanporaketan, zazpi uztai eta 15 errekorte lortu zituzten. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!