Argazki galeria

Garagardoa eta musika, erdigunean

Josu Artutxa Dorronsoro 2019ko urriaren 13a

Atzo arratsaldean, BeerToki Fest jaiaren II. edizioa ospatu zen Villabonako Berdura Plazan. Herritarrek egindako artisau garagardoaz gain, Donostiako Gros auzoko zerbeza dastatzeko ere aukera izan zen. Gainera, jaiak iraun bitartean, musika talde desberdinen kontzertuak entzun ahal izan zituzten bertaratutakoek. Hala nola, Mara, Ibai Marin eta Maddi bakarlariak, eta Habi, Anai eta Hägëndäs taldeak aritu ziren oholtza gainean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!