Gizonezko moto gidari bat hil da Villabonan

Ataria 2019ko urriaren 12a

Atzo gauean, 22:40eak aldera gertatu zen istripua, N-1 errepidean, Donostiako noranzkoan. Ibilgailua errepidetik atera zen, eta ondorioz, gidaria lurrera erori zen; hala ere, ezbeharra zerk eragin zuen ikertzen ari da, oraindik, Ertzaintza.

Larrialdi Zerbitzuetako telefono zenbakiak zenbait dei jaso zituen ordu horretan, istripuaz informatzeko. Osakidetzako anbulantzia bat, suhiltzaileak eta Ertzaintzaren zenbait patruila bidali zituzten berehala ezbeharra gertatu zen lekura. Heldu direnerako, ordea, gizonezkoa hilda zegoela baieztatu dute.
 
Ertzaintza, bestetik, informazio bila dabil. Istripuaren berri izan dezakeen oro, Gipuzkoako Ertzaintzaren Trafiko Unitatearekin kontaktuan jartzeko eskatzen du, 943 539 119 telefono zenbakira deituz, ezbeharra zergatik jazo den argitu ahal izateko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!