200 txirrindulari inguru, Irrintziren BTT martxan

Ataria 2019ko urriaren 5a

II. BTT Martxa antolatu du Irrintzi elkarteak, eta "gustura" agertu dira izandako parte hartzearekin. 200 txirrindulari inguru animatu dira, horietatik %80ak ibilbide luzea egin duelarik.

"Nahiko ateri" egin diela azaldu dute antolatzaileek, baina bidea nahiko lokaztuta zegoela ere gaineratu dute. Helduak mendi bizikletaren Belabieta eta Loatzo inguruetan zebiltzan bitartean, Errebote plazan 20 haur inguru ginkana bat egiten aritu dira.

BTT Martxako irudiak: Petteko eta Estanix

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!