Atorrasagasti eta Aristi zarauztarrak izan dira txapeldunak

Ataria 2019ko urriaren 1a

Guztira 59 bikotek parte hartu dute  IV. Behar Zana Udazken Bola Txapelketan.

Bi jardunaldi jokatu dituzte txapelketan, eta larunbatean jokatu zen bigarrengoan erabaki ziren lehen  postuak. Jexux Atorrasagasti eta Sergio Aristi zarauztarrek jantzi zuten txapela, eta txapeldunordeak Martzelino Agirre eta Egoitz Berastegi segurarrak izan ziren. Hirugarren postua bi bikoterentzat izan zen: Martin Lizeaga eta Benito Loitegi urnietarrentzat, batetik, eta Xabier Lazkano eta Pedro Lazkano donostiarrentzat, bestetik.

IV. Behar Zana Udazken Bola Txapelketan 58 bolari aritu dira parte hartzen, hainbat herritakoak: Villabona, Urnieta, Hernani, Ereñotzu, Donostia, Usurbil, Zarautz, Ibarra, Segura, Zerain, Gabiria, Zegama, Legazpi eta Lasarte. Bolari gazteenak 13 urte zituen eta zaharrenak, berriz, 86 urte.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!