Muga-mugan dago Juana Arregi Zalakain, urriaren 12an egingo baititu 100 urte –goiko argazkian, familiarekin eta udal ordezkariekin–.
Beatriz Unzue alkateak eta Arantxa Lopez gizarte zerbitzuetako zinegotziak, maiatzaren 14an 100 urte bete zituen Dolores Mateos Iglesias eta abenduaren 24an 104 urte beteko dituen Maria Jesus Lopez Egiluz ere bisitatu dituzte gaur, euren etxeetan (beheko argazkian).
