IV. Behar Zana Udazken Bola Txapelketaren bikote txapelduna ezagutuko da bihar

Ataria 2019ko irailaren 27a

Iazko txapelketaren une bat.

Villabonako bolatokian jokatuko dira, 08:30etik hasita, final-laurdenak, finalerdiak eta finala.

Aurreko asteburuan jokatu ziren kanporaketak eta biharko jardunaldirako zortzi bikote sailkatu ziren. Lehen final-laurdena Martzelino Ugalde-Egoitz Berasategi eta Aitziber Ugalde-Bea Unzue bikoteen artean jokatuko da. Bigarrengoan, Xabier Lasa-Unai Lasa eta Benito Loitegi-Martin Lizeaga izango dira aurkariak. Hirugarrengoan Iosu Lazkano-Mikel Lazkano eta Pedro Lazkano-Xabier Lazkano ariko dira lehian. Laugarren final-laurdenean Sergio Aristi-Jesus Atorrasagasti eta Jesus Morales-Txema Fernandez izango dira aurkariak.
 
Finalerdiak 10:50ean hasiko direla aurreikusten dute antolatzaileek, eta finala 12:10ean hasiko dela.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!