Goizeko 6:10 aldera gertatu da ezbeharra. N1 errepidean, Villabona parean, trailer bat errepidetik atera eta zubitik zintzilik geratu da. Kamioian zihoazen bi pertsona Asuncion klinikara eraman behar izan dituzte arin zaurituta.
Madrilgo noranzkoan errepidea itxita dago eta auto ilarak sortu dira. Momentuan, garabiak kamioia kentzeko lanetan ari dira.
