Villabonako PSE-EEk haurreskolako elkarrizketetan parte hartu ez izana salatu du

Ataria 2019ko irailaren 20a

Maria Luisa Arija zinegotziak esan du pasa den legegintzaldian proposatu zituela Seaska haurreskolan izena emateko diru laguntzak ematea.

 

PSE-EE alderdiko Amasa-Villabonako Maria Luisa Arija zinegotziak EH Bilduk baztertu egin duela esan du. Arijak salatu du ez duela parte hartu udal gobernuak Seaska haurreskolarekin izandako negoziaketa eta elkarrizketetan, nahiz eta pasa den legegintzaldian herriko haurreskolan izena emateko diru laguntzak ematearen aldeko proposamena egin. Era berean, ontzat jo du udal gobernu berriaren lehen neurrien artean diru laguntza horiek egotea. “Pozez esan dezaket gure proposamena aho batez onartu zela, eta herriko familiei laguntzeko diru laguntza hori emateko 3.000 euro aurreikustea onartuz”, esan du.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!