Omenaldiaren aurretik korrika jarri dute Iraitz Arrospide

Ataria 2019ko irailaren 13a

Haurren lasterketarekin hasi da Villabonan Iraitz Arrospideri egin dioten omenaldia. Munduko txapelduna izan da itzuli erdian lasterketa aurretik joan dena korrika. Ondoren, zozketak eta oholtzako ekitaldiak osatu dute billabonatarren festa. 

Udal ordezkariak, kirol eragileetako kideak eta herritarrak izan ditu ondoan gaur arratsaldean Iraitz Arrospidek Errebote plazan. Omenaldi beroa jaso du 50 kilometrotan munduko txapeldunak. Oihana Iguaranen bertsoak, bere lehengusuen dantzak eta Beatriz Unzue alkatearen hitzen ondoren Arrospide bera jarri da mikrofonoaren aurrean, esker oneko hitzez bere herriarekiko eta herritarrekiko lotura azalduz. Lagunak izan ditu gogoan, eta Olinpiar Jokoez ere hitz egin du, oinak lurrean izan behar direla gogoratzeko. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!