Gaztainaditxulo gaztarekin, hirugarren postuan sailkatzea lortu du Ander Barandiaranek. Aurkeztu diren 47 gaztarekin lehiatu behar izan du Idiazabalen bizi den amasarrak. Bigarren saria, berriz, Joseba Intsausti ordiziarrarentzat izan da eta lehenengoa Lekarozko Julen Arburua izan da. Enkantean, 9.000 euro ordaindu ditu Donostiako Beti-Jai Berri jatetxeko Pablo Sotok bere gazta erdiagatik.