Anoeta futbol zelai berritua larunbatean estreinatuko dute. Iraitz Arrospide izango da ohorezko sakea egingo duena. 50 kilometrotako munduko txapelduna Realeko atleta da, eta bere klubak omenaldia egingo dio. Irailaren 1ean irabazi zuen billabonatarrak Munduko Txapelketa Brasoven (Errumania).