Billabona FKE futbol taldean izena emateko aukera

Ataria 2019ko irailaren 6a

Billabona Futbol Kirol Elkarteak deialdia egin die taldean jokatu nahi duten haur eta gaztetxoei. Izena emateko aukera izango da Arratzaingo futbol zelaian, irailaren 11n eta 13an, 19:00etatik 20:00etara. Bestalde, izen-ematea mezu elektroniko bidez ere egin daiteke, billabonafke@yahoo.es helbidera idatziz.

Zehazki, futbol elkarteak deialdia 2008tik 2011ra bitartean jaiotako neska-mutilei egiten die, futbol eskolan parte hartzeko eta, horrez gain, infantil eta kadete mailakoei.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!